Neurogarapenaren nahasmenduak

Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua

Jarduera: “Atentzio desbideratua” (ADHN simulazioa)
Audio eta irudi distraktoreekin ariketa labur bat egiten da, arreta mantentzeko zailtasunak esperimentatzeko.
Helburua: arreta-prozesuen mugak ulertzea.

Dislexia eta diskalkulia

Jarduera: “Ez da berdin irakurtzen” (dislexia simulazioa)
Ikasleek testu bat irakurri behar dute dislexia duten pertsonek ikusiko luketen moduan, gero hausnarketa laburra eginaz: “Zer sentitu duzu? Zer zailtasun?”
Helburua: enpatia eta ulermen soziala lantzea.

Autismoaren espektroko nahasmendua

Jarduera: “Autismoaren ikuspegia” (bideo interaktiboa)
Autismoaren ezaugarriak azaltzen dituen testigantza baten bideoan, ikasleek galderak erantzun behar dituzte eta ondorioak atera.
Helburua: neurodibertsitatearen ulermena eta inklusioa sustatzea.

Scroll al inicio